Bilboko Euskal Museoak eta Bilboko Udaleko Jaietako Sailak Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak aldi baterako erakusketea aurkeztu dabe. Iaki Irigoien eta Jon Gaminde arduratu dira dokumentazino historikoaz, eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren, Bizkaiko Gaiteroen eta Renferen lankidetzea izan dau. Erakusketea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Bilboko jaietan derrigorrezkoak dira erraldoiak eta buruhandiak. Euskal Museoak personaia horreen historia erakutsi gura izan deutso publikoari. Buruhandi eta erraldoien lehenengo aitamenak, mendeetan izandako aldaketak eta beste hainbat kontu batu ditue erakusketan.