BILBAOPOESÍA Literatur Jaialdiaren 26. edizinoa aurten martiaren 14tik 22ra bitartean egingo da Bidebarrietako Liburutegian Bilboko Udalak antolatuta. Bertan, ibilbide ezaguna daukien poeta eta artisten ordezkaritza zabala batuko da programa eder bat osatuz.
Poesia ardatz nagusitzat hartuta, Jaialdiak literatura eta musika-programazino zabala eskainiko dau eta Euskadiko, Estaduko eta nazinoarteko literatura-munduko persona ezagunak eta adituak batuko ditu.
Era askotako jarduerak egongo dira. Blas de Otero Egunean, martiaren 15ean, Gontzal Mendibilek kantaldia egingo dau. Poesiaren Munduko Egunean, martiaren 21ean, poesia errezitaldia egingo dabe Lauren Mendinueta kolonbiarrak, Jessica Zuan suitzarrak eta Miren Agur Meabe euskaldunak.
Beste egile asko be izango dira tartean, besteak beste Harkaitz Cano, Fernando Chivite, Laura Sam, Tere Irastortza eta Manuel Gerena.
Jarduera guztiak Bidebarrietako Liburutegian izango dira 19:00etan. Martiaren 15, 16 eta 22ko ekitaldiak 5 euroko ordaindu beharko dira. Programatutako gainerako ekitaldiak doakoak izango dira, baina aldez aurretik gonbidapenak erreserbatu beharko dira. Sarrerak eta gonbidapenak Bilbao Kulturaren webgunean eskuratu ahal izango dira.