Berrizko Pilar Maiztegik dioskun lez, garizumea Aste Santurako prestakuntza denporea zan; ez zan erromeriarik egoten. Garizuman kontu garrantzitsuenetakoak bijilia eta baraua izaten ziran. Bijilia bariku guztietan egiten zan. Horreetan egunetan ez zan okelarik jaten. Baraua egun jakin batzuetan egiten zan: Hautsen eguna eta Bariku Santu eguna. Egun horreetan goizean armozau barik eguerdira artean ez zan jaten; egunean baten jaten zan, eta gero gauean zeozertxu, ez zan egoten afaririk.
Buldak be egoten ziran. Buldak bijiliarik ez egiteko erosten ziran baimenak ziran. Eleizeak eukiten ebazan eta etxekoentzat bana erosten zan, persona bakotxeko bat. Ordaindu egin behar izaten zan.