LiteraturaZahar-barriak

Bertsolaritza interes immaterialeko ondare izentau dabe

Posted on

Bertsolaritza gure kulturearen ezaugarri berezkoenetako bat da. Gure identidadeagaz guztiz bat eginda dagoana. Hori aitortu deutso Eusko Jaurlaritzak Interes kultural immaterialeko ondare izendatzean.

Izendapen bera hartuta euki dau bertsolaritzeak Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Orain EAEkoa etorri da, 2020an Bertsozale Elkarteak egindako eskariari erantzunez.

Ondare immaterialtzat hartzeko, ezaugarri batzuk bete behar ditu: belaunaldiz belaunaldi transmititzea, komunidadeari identidade sentimendua emotea, eta kultura aniztasuna eta sorkuntza indartzeko balio izatea.

Izendapenagaz batera, babesteko neurriak hartzeko konpromisoa dator; besteak beste, komunikazino eta publizidade kanpainak eginez, prestakuntza programak prestatuz edota administrazino hitzarmenen bitartez.