LiteraturaZahar-barriak

Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 29tik aurrera

Posted on

Irailaren 29an hasiko da aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia Euskal Herri osoko 43 bertsolarik parte hartzen dabela. Finala abenduaren 15ean jokatuko da Barakaldon, BECen.

Sei kanporaketa eta zazpi finalaurreko egingo dira. Hamaika bizkaitar igongo dira oholtzara, Arkaitz Estiballes, Beat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Miren Amuriza, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga. Arabatik bertsolari bi izango dira; Gipuzkoatik, 21; Nafarroatik, 4; eta 5, Lapurditik.

Txapelketea Internetez segidu ahal izango da, helbide bi honeetan: www.bertsozale.eus eta www.bertsoa.eus.

Argazkiaren iturria: www.bertsozale.eus