EtnografiaZahar-barriak

Berriatuko ondarea sarean agirian

Posted on

Berriatuko Herri Ondarearen internet ataria agirian ipini dau Berriatuko Goikolau Kultur Alkarteak: ondarea.berriatua.eus. Berriatuko Udalagaz alkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeari esker gauzatutako egitasmoa da.

Lehengo herritarrek sortutako ondarea eta gaur egunekoak sortzen dabizena ezagutarazoko ditu Berriatuko Herri Ondarea Internet atariak. Izan be, bizia da herritarrek herritarrentzat egindako egitasmoa, joanekoak eta oraina batu eta komunidadea bera indartzen laguntzea dau helburu. Txartel edo fitxa laburren bidez, jasotako informazino guztia modu erakargarrian, ondo atonduta eta erabiltzaileak erraz eskuratzeko moduan, alkar lotuta eskaintzen dau webguneak eta etorkizunean informazino eta dokumentu gehiago sartzea da asmoa.

Goikolau Kutur Alkartea Berriatuko herritarren aberastasuna bistaratzeko asmoagaz sortu zan 2012an. Eta aurkezpen ekitaldia erabili dau Alkarteak, lan arlo berean eredu izan dituan Labayru Fundazinoa, Bizkaikoa erakundearen Ondarearen Europako Jardunaldiak eta Xenpelar Dokumentazino Zentroa eskertzeko.

Benetan eredugarria herri txiki horrek egindakoa. Zorionak!