BarriketanEtnografia

Bendejea saltzen Bilbora, eta fielatoa

Posted on

Lezamako Gloria Bustinzak dioskun lez, baserriko bizimodua euki dau. Bendejea saltzen hasi zan ezkonduta gero. Bere ahizta solteratan, eta bera ezkondu eta gero. Tomatea, piperrak, bainak… eroaten ebazan Bilbora trenean. Gero kamioiak-eta hasi ziran. Seiretako trena hartzen eban, eta Bilbon kargeruak egoten ziran kargea plazara eroateko. Ordaindu egin behar izaten jaken. Trena Mallonara heltzen zan, eta han fielatoa egoten zan.