Bahe batzuk nasaitxoagoak izaten ziran eta horreek lehenengo zahia kentzeko izaten ziran; bigarrena kentzekoak, barriz, sedazkoak izaten ziran. Sedazkoak sano karuak izaten ziran. Lantzean behin, baheroa etorten zan eta bahearen egurrezko moldea ekarten eban. Hari gero azpia ipinten jakon. Batzuetan, nahi-ta egurra ondo egon, azpiko telea apurtu egiten zan eta barria ipinten eban baheroak. Sareak desbardinak izaten ziran: zahia, tremesa edo artoa izan. Artoak, ondo eiho ezkero, urun ona ei dauka. Artoak azala latza dauka eta asko eiho ezkero, azaltxua jausten jakon urunari, eta eralgiteko bahea desbardina izaten zan.