Zahar-barriak

Bagatza antzerki jaialdia

Posted on

Bagatza Antzerki Jaialdiak zazpigarren edizinoa beteko dau apirilaren 25etik 30era bitartean. Barakaldoko auzo horretan egingo dira erakustaldiak, eta kaleko espazioetara joko dabe barriro behin pandemia igarota.

Antzerki batzuk publiko orokorrari zuzenduta dagoz, eta beste batzuk herriko eskolaumeei berenberegi.

Aurten era askotako saioak eskainiko dira: zirkua, clown, jolasak eta musika-tresnen tailerrak. Lehenengo egunak ikasleei zuzenduta dagoz, zirku eta antzerkiko bost egun izango dira, eta ikuskizunak honeek: Barré konpainiaren Nao/Now/Nau; Zirko Txoskoren Oh-Pera!; Hortzmuga Teatroaren Aukerean Jarriak, eta Orain Bi konpainiaren Mute.

Asteburuan Reziklonk taldearen eskutik, Turukutupa egingo da kalean, musika-tresnak sortzeko tailerrak eta jokoak tartean direla. Horrez gainera, Giltzarri herriko taldeak Gazte Zirkua eskainiko dau Zirkodomoa karpan.

Azkeneko egunean Maite Guevararen ¡Qué buen Día! clown ikuskizuna egongo da, publiko guztiari zuzenduta. Eta amaitzeko Zirku Eskolako ikasleek Emanaldia egingo dabe Zirkodomoan.

Ikuskizun guztiak doanekoak dira. Zirkodomoan egingo diran ekitaldietan, ostera, lekuak mugatuta dagozanez, komeni da sarrerea hartzea aurretik.