EtnografiaZahar-barriak

Badatoz aratusteak!

Posted on

Aratusteen ospakizunak zikloa osotzen dau, egun bateko jaia barik hainbat egunetakoa da, eta lekutik lekura egunok aldatu egiten dira.

Datorren asteburuan eta martitzenera arte batzen dira ospakizunik gehienak.

Gure inguruan Bilbon alkartuko da jenterik gehien, baina herrietan hainbat modutara jantzi eta gozatzeko ohiturak topauko ditugu.

Mundakan Atorrak eta Laminak urtengo dabe; Durangon Surrandiak; Markinan Hartza eta Zahagi-dantza egiteko dantzariak; Gernikan Marroak; Trapagaranen Carrascoliendas; Ermuan Hartza; Lekeition Estudiantina.

Urruntxuago joan ezkero, Eibar, Tolosa, Zuberoa… beste hainbat inauteri mota aurkituko doguz.

Zenbatgura plan egiteko aukerea, Aratusteak bakotxak gura dituan moduan ospatu eta biziteko.