HizkuntzaZahar-barriak

Badator ‘Botaba’ lehiaketaren edizino barria

Posted on

Botaba lehiaketa euskerazko esamoldeak gazteen artean zabaltzeko helburuagaz jarri eban martxan Labayru Fundazioak orain dala urte bi. Aurten hirugarren edizinoa izango da, eta hemen dago honezkero.

Parte hartzaileek bideo bat grabau behar dabe esamolde bat erabiliz ondo joakon kontestuan. Bideoa Instagramen argitaratu eta listo! Taldeka nahiz banaka parte hartu daiteke eta gura dan beste bideo aurkeztu daitekez.

Sari ederrak ditu lehiaketak: bidaia bat egiteko billeteak, festibaletarako sarrerak…

botaba.eus webgunean dago informazino guztia. Animatu eta parte hartu!