EtnografiaZahar-barriak

Aurtengo maskaraden azkenengo ekitaldiak

Posted on

Aratusteak urrin daukaguz honezkero; ha ta guzti be, Zuberoan ez dabez amaitu Maskaradetako emonaldiak. Maiatzaren 4an Gamere-Zihigan eta 10ean Irurin egingo dabez aurtengo azkenengo ekitaldiak.

Maskarada kantua, dantzea eta antzerkia nahasten dituan herri-inauteria da. Zuberoan gorde dabe eta urtero-urtero herri bateko gazteek eratzen dabe. Hasi neguaren bihotzean eta udabarrira arte asteburu gehienetan ibiltari dabiz herririk herri.

Herri hartzaileak barrikadak prestatzen ditu bisitan datozen dantzarientzat. Hareek dantza batzuk egin, borroka moduko bat be bai, eta danantzako kopaua gero. Halan doaz herriko auzo batetik bestera.
Goiza holan emon ostean, arrastian antzespena egiten da, aldian aldiko gaiak atara eta danak barregarri erabiliz.

Pertsonaia ezagunak parte hartzen dabe Maskaradan: zaldikoa, Pitxu, ehiztariak, etxeko jaun-andreak, banderaria Dantza ederrak egiten dabez, dantzari trebeak izaten dira eta.

Aurtengo saioak ikusteko sasoiz gabiz oraindino, beste asteburu bi geratzen dira eta.