Pendiz hitza mailegu sundakoa da, gaztelaniaz “pendiente, cuesta”. Baina herri-euskeran ondo sarturik dago, batez be sartaldekoan, aldats edo aldatsbehera, aurbehera, aldrapa edo aldats pikea esanguraz. Goitik beherakoa zein goitik beherakoa. Landa bat edo solo bat pendizean dagoana, aldrapan edo aldapan dago.
Toribio Etxebarria eibartarraren adibide batek honan dino: ‘Alluitzko gainetik pendiz garratza alde bietara’.
Berba gomendagarria, beraz, baina bere neurrien barruan. Beste sinonimo batzuk be ondo ederrak ditugula esangura horretarako ahaztu barik.