Zeanuriko Enrike Etxebarriak dinoskun lez, txabolearen atea bajua zan, makurtuta sartzekoa. Teilatua egurrezkoa zan eta gainetik txapea ipini jakon. Geroagoan arteztu eben osorik. Lehenagoko txabolak zohiezkoak ziran gehienak, baina ez ei zan segurua, euria pasau egiten jakon eta. Txabolan ez egoan ez urik ez argirik. Argia egiteko, petrolio-ontziak eukiten ebezan, baina itzelezko kea botaten eben. Gero, karburozko kandilak agertu ziran, eta aurreragoan, butanozko farolak ipini ziran.