LiteraturaZahar-barriak

Artedrama topaketak Aulestin

Posted on

Irailaren 21etik 26ra euskal antzerkiaren erakusleiho bihurtuko da Aulesti aurten be. Herriko txoko guztietan zabalduko da antzerkiaren lurrina eta astebetez usaindu eta beragaz olgetako modua izango da. 

Euskal Herriko arte eszenikoetan interesa daukenen arteko eztabaidak, jakintza-trukeak egiteko aukera aparta izango da laboratorio moduko hau.

Astelehenetik zapatura, 48 orduz guztira, tailerrak egingo dabez, bost irakaslek gidatuta: Ander Lipus, Maika Etxekopar, Amancay Gaztañaga, Ximun Fuchs eta Marina Suarez.

Topaketen gaineko informazino gehiago hemen.