ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL) arte eszenikoetan euskeraz jarduten daben aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizaleak alkartzeko gunea da. Alkarregaz gogoeta eta eztabaidak egin, jakintza alkarbanatu ahal izateko.
Guztira 48 ordutan, 6 irakaslegaz, tailerretan hainbat arlo landuko dabez, guztiak euskeraz. Aulestin izango da, irailaren 20tik 25era bitartean.
Irakasle jardungo dabenak honeek dira: Ander Lipus, Olatz Gorrotxategi, Patricia Urrutia, Matxalen De Pedro, Igor de Quadra, Ruth Guimerà eta Manex Fuchs.
Era askotako arloak landuko dabez:
ERAIKI ETA DESERAIKI: Aktore batek pertsonaia bat eregiteko behar dituan tresnakaz jolastu.
SORKUNTZA ETA NORTASUNA: Antzerki testu klasiko batetik abiaturik, antzerkigintza garaikideko baliabideak aztertu eta praktikan jarri.
JOKO ESZENIKOA: Jokoaren bitartez landuko dira konplizidadea, entzutea eta konfidantza.
MAITASUNA EKINTZETAN: Maitasunaren hiru funtsezko egoerak (lehenengo hitzordua, maitasun froga eta bereiztea) oinarri hartuta, inprobisazinotik abiatu eta jolasa mamitu.
INTERPRETAZINO ERREALISTAREN OINARRIAK: Interpretazinoa ikastea, bizitzen ikastea modukoa da. Norbera izan behar da norberaren bizitzaren sortzaile eta jabe.
MUNDU BARRIETAN ZEHAR: Aktorea taldeko esploratzaile bat da, emozinoak, formak, mobimentuak eta ideiak taldean esploratzen dituan sortzailea, tradizinoak (dakiguna) eta sorkuntzak (ez dakiguna), kontuak hartuta.