BarriketanEtnografia

Arreoa

Posted on

Mungiako Felisa Atelak dinoskun lez, lehen, ezkontzen ziranean, neskeak ekarten eban kuartuko arreoa, eta jenteari eta lagunei erakusten jaken. Gurdietan-edo ekarten eben, lagunek lagunduta. Gero, erakutsi egiten jaken ekarritakoa, nonzebarri egiteko.

Arreorako, euren amak kaxea, armarioa, baldea eta ohezerudun (ogazerudun) ohea ekarri ebazan kuarturako. Horrezaz gainera, erropea eroaten eben, bai eurentzat bai oherako (izarak eta errezelak). Errezelak ohezerudun ohean ipinteko izaten ziran, telazkoak eta borlatxudunak.