EtnografiaZahar-barriak

Arratiako tranbiaren ganeko liburua dakar Jon Urutxurtuk

Posted on

Jon Urutxurtu zeanuriztarrak Arratiako gai asko jorratu izan ditu bertako bizimoduagaz lotuta. Oraingoan Arratiako tranbiaren ganeko liburua argitaratu barri dau Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik: Arratiako tranbiaren memoria grafikoa (1902-1964).

Tranbia 1902-1964 bitartean ibili zan, arratiarrak Bilbora eroan eta ekarten. Jente asko beharren joateko erabilten eban garraio hori, dala hango lantegietara dala portura. Horrez ganera, ortuko jeneroak saltzeko eta Bilbon erosketak egiteko be asko erabili zan.

Liburuan egileak 200 argazki baino gehiago batu ditu. Egunkarietako artikuluak eta bestelako testigantzek osatzen dabe liburua.