BarriketanEtnografia

Arraina abonurako

Posted on

Berriatuako Jose Mari Arregik dioskun lez, gerraostean, mutil koskorretan, Ondarroan sobran gelditzen ziran antxoba eta atun buruak lurrari botateko ekarten ziran. Hori arto, nabo eta pagotxarentzat zan ona. Ondarroatik ekarten zan bolanteaz eta zabaldu behar izaten zan. Lehenago itsas zapoa ez zan jateko eta lurrerako ekarten zan. Ignorantzia aberatsa ei da! Orain lebatzak baino hiru bider gehiago balio dau itsas zapoak. Kanpoan gelditzen bazan, antza botaten eban, eta aitak lauhortzekoaz eta goldeaz lurpean sartzeko esaten eutsan. Ostean, artoa erein egiten zan eta bost hilabetera batu egiten zan. Hamarrenak errotariari emoten jakozan eta bestea jan egiten eben. Zuzenean jan eitekezan zapo hareek ederto!