BarriketanEtnografia

Arbiñara angulatan joan

Posted on

Gatikako Prudencio Asuak eta Zacarias Asuak kontetan dabenez, Arbiñara joaten ziran angulatan. Sareagaz eta baheagaz hartzen ebezan. Gauez joan behar izaten zan eta argiagaz. Libre egoten zan lekua hartzen zan. Bera kilo bete angula hartuta dago, baina ez baldekadak jenteak esaten eban lez. Angulatan egiteko sasoia negua da. Denporalea egoanean eta urak mobiduta egozanean urteten eben errazago. Berak etxerako hartzen izan dauz beti. Angulok prestetako, lehenengo hil egin behar izaten ziran, eta tabakoaz egiten ziran. Berakatza eta pipermina be botaten jakon gustu hobea emoteko. Gaur egun, baimenak-eta behar ei dira.