LiteraturaZahar-barriak

Apirilaren 23an Liburuen Eguna

Posted on

Apirilaren 23an ospatzen da Liburuen Eguna. Hori dala-ta, hainbat jarduera antolatu dira han hor hemen, liburutegietan batez be.

Sabino Arana Fundazioak hilaren 19an Toti Martínez de Lezearen hitzaldia dauka: ‘Idazlearen lanbidea’ gaiari buruz.

Larrabetzun hilaren 17tik 27ra bitartean hainbat ekitaldi egingo dabez, eskolan, plazan, Angulerin: komiki eta idazketa tailer bana, irakurraldia, erakusketa eta hitzaldia.

Gatikan ipuinak sortzen ikasteko tailerra eta hitzaldia egingo dabez.

Igorren 21ean 13:00-14:00 bitartean kontakizun laburrak eta poesia; 18:00retan, mikro irekiak gura dabenentzat; eta ostean, ipuin kontaketea egongo da, Rosa Martinezen eskutik.

Foru Liburutegiak bisita gidatu berezia eskainiko dau «Liburuaren Arbola» erakusketara.

Santurtzin herriko liburutegi-sareak ipuin kontalariak antolatu ditu, helduentzat eta umeentzat, tailerrak eta erabilitako liburuaren alkartasun-merkatuaren laugarren edizinoa.

Begiratu ondo bakotxak bere herrian edo ondokoan, seguru gustuko jardueraren bat egongo dala.