HizkuntzaZahar-barriak

Andres E. de Mañaricua y Nuere (Bilbao, 1911-1988)

Posted on

Andres de Mañaricua 1911ko azaroaren 10ean jaio zan. Data horretatik ehun urte bete direla-ta, hil honen 10ean meza egin dabe haren alde Begoñako basilikan. Hainbat ikaslek eta lagunek parte hartu eben bertan, Mario Iceta gotzaina buru zala.

Meza hori urtean zehar egingo diran ekitaldietako bat da; izan be, mendeurrena ospatzeko, hitzaldiak egingo dira, eta baita argitaratu bako idazlanak atera be. Deustuko Unibersidadeko Euskal Gaien Institutua eta Bilboko Gotzaitegia dabiz ekitaldiok eratuten.

Andres Mañaricua Bizkaiko historialaririk handiena izan da. Haren argitalpenen artean honeek nabarmenduko doguz: Santa Maráa de Begoña en la Historia Espiritual de Vizcaya; kristautasuna Euskal Herrian ezartzeko prozesuaren ganeko lanak; Vizcaya, siglos VIII al XI. Los orígenes del Seoro, eta lanik onenatzat hartu daitekeena, Historiografía de Vizcaya (Desde Lope Garca de Salazar a Labayru).

Sari asko hartu zituan, baina bat azpimarratuko dogu, Bizkaiko Foru Aldundiak 1985ean Bizkaiko Seme Bikaina izentau ebanekoa. Erakunde horrek, gerora, bere izenagaz Andres E. de Mañaricua Saria sortu eban euskal kulturaren alde behar egiten dabenak saritzeko eta lan horren aitormena egiteko.