EtnografiaZahar-barriak

Andrak Athletic taldean

Posted on

Athletic futbol taldea batez be gizonezkoakaz lotzen dogu, jokalariei erreparatuta gitxienez. Baina adar askotan daukie andrek loturea taldeagaz.

Etxe askotan amak izan dira zaletasuna zabaldu dabenak, eta taldeari maitasun edo estimazino apartekoa eukitea. Eurak egindako bokadilloak eroan dabez sarri-sarri gizonezkoek partidura meriendatzat jateko.

Horrez ganera, urteak eta gizarteak aurrera egin ahala, beste era bateko arloetan sartu izan dira: futbolariak, entrenatzaileak, aginte kargudunak, ordezkariak han eta hemen… Arlo guztietan dagoz gaur egun andrazkoak.

Horren barri emoteko, Athletic Fundazioak Labayrura jo eban, dokumental etnografiko bat egiteko eskatuz. Hori egin dau Labayruk, Akaitze Kamiruagak zuzenduta, eta azaroaren 26an ikusgai egongo da BBK Gelan, Thinking Football Film Festivalean.

Joatea librea da, baina sarrerea hartu behar da.