BarriketanEtnografia

Aldaketa handiak arrantzan

Posted on

Felipe Iriarteren sasoitik hona, ehuneko ehun aldatu dira gauzak: barkuak, ibilkerea eta dana… Ibilkerea orain txarragoa daukie lehengoek baino, itsasoan denpora gehiago egiten dabe orain. Barkuak be hobeto preparauta dagoz orain, kongeladorak eta guzti, modernizauta. Zapatuak be itsasoan egiten dabez, denpora asko emoten dabe han, harik eta neberak bete arte. Eguraldi zantarra izan arren, itsasoan dagoz barku modernoak. Lehen eguraldi zantarragaz portura eskapetan eben, orduan baporak oholezkoak eta txikiak ziran.