Durangoko Natividad Bilbaok dioskun lez, gerrea sartu zanean, ahiztea eta bera, bikotxak, amagaz lotu ziran etxean, eta moroak etorri ziran etxea erregistretan eta gizon bila, hilteko edo eurekin eroateko. Aititaren txinbera txiki bat topau eben, hartu eta eroan egin eben.
Aitak eta 18 urteko nebeak ganadua hartu eben eta Karrantzara joan ziran; trenez Bilboraino, eta handik oinez. Karrantzatik Torrelavegara joan ziran. Han egon ziran baserri-etxe baten. Baserri haretan familian 18 ume egon ziran, eta miserian bizi ziran.