LiteraturaZahar-barriak

Aita Santi Onaindia bekaren emaitza barriak

Posted on

Beat Sarasolak irabazi eban Aita Santi Onaindia beka 2013an. Haren emaitza da orain argitaratu barri dan liburua: Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott, Oh Euzkadi!.

2015ean beste deialdi bat iragarri, eta bekaren irabazlea nor izan dan jakinazo dabe Amorebieta-Etxanon: Gorka Mercero. Aurkezpenean Liverpooletik bat egin eban, han dago irakasle eta.

Beka Amorebita-Etxanoko Udalak deitzen dau urte birik baten, literaturaren ikerketa bultzatzeko, eta Aita Santi Onaindia izena dauka haren memoria gordetzeko.

Bidelagun dau Labayru Fundazioa, bai epaimahaia osotzen laguntzeko, bai lan amaituak argitaratzeko. Honezkero bekak hamalau deialdi egin ditu, eta argitaratutako lanak hamar dira, bilduma ederra.