LiteraturaZahar-barriak

Aita Lino Akesoloren salmoak

Posted on

Aita Lino Akesolo jaio zala 100 urte bete dirala-ta, omenaldia egin deutse herrian, Diman, apirilaren 15ean. Omenaldi horretan hainbat ekitaldi egin dira: plaka bat jarri dabe haren omenez Udalak eta Euskaltzaindiak, hitzaldi-sorta bat egin, mezea eta herri-bazkaria.

Horreekaz guztiakaz batera, karmeldarrek Aita Lino Akesolok bizkaieraz jarritako salmoen liburua berrargitaratu dabe. Salmoak izeneko liburu hori 1964an argitaratu eben lehenengoz karmeldarrek. Liburu horretan, aurreko urtean Xavier Diharce Iratzederrek idatzi eta Gabriel Lerchundik musika jarritako salmoak bizkaieraz jarri zituan Lino Akesolok.

Salmook kanturako dira, kantatzekoak, Lerchundiren doinuaz; horregaitik, liburu biok lotuta dagoz, batetik bestera jo behar da letra-doinuak lotzeko.

Orain atera daben edizinoari Julen Urkizak, Luis Baraiazarrak eta Patxi Uribarrenek egindako sarrerak gehitu deutsez, testuak lehengoak direla.

Euskeraren aldaera batetik bestera ekarri zituan Linok salmoak, lapurteratik bizkaierara. Entzute oso ona hartu eban lan horregaz aita Linok, musikaren legeak ondo beteteaz gainera, poesia kutsua ondo gorde ebalako.