Dakienak dakiHizkuntza

“Ai Jainkoa, bat izan eta bera nahikoa!”

Posted on

Jainkoaren izena lokuzino eta esakera askoren eta askotarikoen iturri da euskeraz, eta, oraingoez gainera, beste hainbat be badira, gaur ahaztu edo galdu samar diranak, baina lehenagoko tradizinoan ugari erabili izan diranak. Baina horretaraino ez goaz oraingo honetan.

Ai Jainkoa, bat izan eta bera nahikoa esaeera hori, edo laburrago: bat eta bera nahikoa, susmoa daukat ingurune zabalagoan be badarabilela euskaldunok, ‘erosta, kexu, inkesa, ahuen edo aiene’ modura ez eze. Edozelan be, gogoz kontrako , deseroso edo desatsegin jakun zeozer jazo danean sarri ahoratzen dan esakunea da: Ai Jainkoa, bat eta bera nahikoa! Eta gehigarri edo buztantxo bategaz horniduta be sarri entzuten da, ironia ikututxoa gehiturik: “Bi balegoz, kontuek, engainatzeko tontuek!”.

Berbaz sarri darabilguna, baina idatziz bakan edo nekez idoro daikeguna.

Adolfo Arejita