Agur bat hori, erderazko “un saludo” da. Erderakada bat da berez, erderea buruan dala euskeraz idatzitakoa. Holan labur eta soil esatekotan, Agur! idatziko geunke beste barik.
Baina kortesiak agintzen dau formula leun-gozoagoak erabiltea: Agur eta ondo izan. Agur t’erdi. Agur eta gero arte / hurrengora arte.
Bada kontrako joera gramatikala be. Adiskidetasun puntu bat dagoanean biren artean, despedida-berbea “Un abrazo” izaten da sarritan erderaz. Eta hori euskerara ekarrita, behin edo behin irakurten da: Besarkada! Horrek be min apur bat emoten dau begi-belarrietan: Besarkada bat. Besarkada bero bat… esateko modu hobeak diralakoan edo.