Burutubako ohiturazko aspektua marketako mendebaldeko euskeran -tzen, -ten, -tuten, -etan, -ketan markak zabal dabilz, baina euretatik hiru aintzat hartuko ditugu batez be idatzirako: -ten, -tzen eta -etan.
-TEN, -TZEN edo -ETAN erabili behar dogun jakiteko aditz partizipioaren amaiereari begiratu behar deutsagu. Hona hemen bizkaieraz erabilteko proposatzen ditugunak:
Aditz partizipioak honeetariko amaiera bat izan ezkero: -TEN
-A, -E (1) , -I, -O -L -N -SI, -ZI -STU, -ZTU (1) -TSI, -TXI, -TZI -IDU (2) | ateraten, lagaten, beteten, erreten, ibilten, ipinten, erasoten, jazoten.hilten egoten, esaten, igoten, jasaten, emoten. hasten, ikusten, jausten, hazten, hezten, irazten. abesten, jolasten, ahazten, bilozten, errazten, orrazten, zorrozten. goresten, onesten, jasten, erexten, ixten, janzten, igurzten. horniduten, eskribiduten, leiduten, koiuten… |
(1) Amaiera honetako aditzakaz onargarria da -TUTEN atzizkia be, batzuetan zentzuaren argigarri izan daitekelako: egosi > egosten / egostu > egostuten.
(2) Erromantzetiko -IDU amaierako aditzetan -IDUTEN eredua da zabalena bizkai euskeran eta berau hartuko da aintzat eredu idatzirako: abrozidu > abroziduten, sufridu > sufriduten … Sentitten, sentidetan, sentitan… erakoak be entzun leitekez leku batzuetan.
Aditz partizipioak amaiera honeek euki ezkero: -TZEN [/ -tuten]
-TU / -DU silaba bikoak -TU / -DU enparaduak -TSITU, -TZITU | batzen, hartzen, sartzen, galtzen, heltzen, kentzen, saltzen…apurtzen, parkatzen, ezkontzen, zapaltzen… hutsitzen, baltzitzen, hotzitzen, satsitzen, altsitzen. |
Aditz partizipioak amaiera hau euki ezkero: -ETAN
-AU (1) | nahastetan, izentetan, pasetan, miazketan… |
(1) Erromantzetiko -ADU > -AU erako aditzakaz, idaztorduan -AU hobetsiko dogu, -TU amaierak be erabili leitekezan arren: errezau / errezatu, kantau / kantatu, kobrau / kobratu .
. Amaieran -AU erabilten bada, horrek -ETAN eskatuko dau aditzizenean 4 . pagau > pagetan, kantau > kantetan.
. Amaieran -TU egin ezkero, horrek -TZEN eskatuko dau. pagatu > pagatzen, kantatu > kantatzen.
AREJITA, Adolfo, LEGARRA, Hiart eta OAR-ARTETA, Ana. Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak. Bilbao: Labayru Ikastegia; BBK Fundazioa, 2002, 264-265 or.