Amattoren uzta 1934an argitaratu zan lehenengoz. Mayi Ariztiak batutako herri-ipuinen bilduma bat da, eta harrezkero beste edizino batzuk izan ditu. Orain, ostera, aplikazino baten bitartez liburu horretako hiru ipuini bizia emon deutsie Galtzagorri Elkarteak egindako proiektuaren bitartez.
Hartzkumeren istorioa, abentura grafiko bihurtu dabe. Gameluaren istorioa dalakoari 360 graduko diseinua emon deutsie eta hirugarrenak, Arttoren istorioa-k, animazinoa eta interaktibidadea ditu. Ipuinak irakurri ez eze, eurakaz olgau eta esperimentau leikie neska-mutilek, baita istorioak entzun be.
Aplikazinoa 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat da, baina helduagoek be gustura erabilteko modukoa ei da. Gazte zein heldu, liburuko istorioak bizitzeko modu barri bat eskaini nahi deutse app barriaren irakurleari. Tablet eta ordenagailuan be bizi leitekeen arren, kartoizko edo plastikozko betaurreko batzuk eskuratu eta sakeleko telefonoan ikustea gomendatu dabe, irakurleak leku eta objektu horren artean dagoala sentidu deian.