Urri-azaroko agendan antzerkiak eskaintza ederrak dakarz euskeraz be.
Arriaga Antzokiak Atxagaren Obabakoak lana egokitu dau. Hamaika aktorek parte hartuko dabe lan koral bat eginez, Atxagaren idazlanik ezagunena beren-beregi egokituta.
Beste alde batetik, Pello Telleria eta Mikel Martinez aktore bikoteak, beste askotan moduan biek bietara, «Ez dok hiru Euskal musikaren benetako istorioa» antzezten dabiz hainbat antzezlekutan. Lan honen izenburuak argi erakusten deusku «Ez dok amairu» taldearen ohiartzuna, bide batez lana bera zer izango dan aurreratuz.