Santutxuko Udabarriko bertso-saioak aurten 33. edizinoa beteko dau. Maiatzaren 6, 13 eta 20an, eguerdian egingo dira saioak, eta 25ean bertso-poteoa.
Santutxuko Bertso-eskoleak eratuten dauen ekitaldi horretan, eskolakoak eurak izango dira gai-jartzaile, bertsolaririk puntarengoak plazan daukiezala:Miren Amuriza, Ibon Ajuria, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio Sustrai Colina, Jone Uria, Alaia Martin, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Andoni Egaa, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Fredi Paia.
Egitasmo honek Bilboko Udaleko Euskera sailaren laguntza dauka. Honezkero errotuta dago auzoan, Bilboko Bertso-eskolarik zaharrena dauka eta.