LiteraturaZahar-barriak

Badator Sarako Idazleen Biltzarra

Posted on

Aste Santuagaz batera, euskal literaturaren egutegian egun seinaladua dator, Sarako Idazleen Biltzarra, Pazko Bigarrenean, Pazko Astelehenean, 1984an egiten hasi zanetik, Ipar Euskal Herriko idazleen topalekua da Sara egun horretan.

Aurten be deia eginda dago, nobedade bategaz: aurten egun bi hartuko ditu, domeka eta astelehena.

Biltzar egunetan, argitalpen barrien aurkezpenak, hitzaldiak, erakustaldiak, topaketak, irakurraldiak, umeentzako txokoa, gai digitalentzakoa… ikusgai eta entzungai dagoz. Programa bete-betea da.

130 idazlek, 25 argitaletxek eta 20 alkartek parte hartuko dabe. Plan ederra Sarara hurreratzeko!