Koadernoa Zuri antzezlana, Arantza Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak idatzi eta azken horrek zuzendutakoa da. Euskal Herriko hainbat lekutan egon da honezkero ikusgai eta egunotan Bizkaian be ikusi ahal izango da. Martiaren 17an Bermeon eta 24an Arrigorriagan.
Ahizta biren eta amaren arteko hartu-emonek gidatzen dabe argumentua. Amak errastu handia itxi deutsie, baina oso ezbardina. Itziar Ituo, Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga dira aktoreak.
Garca Lorcaren La casa de Bernarda Alba idazlana aitatzen dabe euren prentsa-oharrean, hainbat ezaugarritan bat datorrelakoan. Andrazkoen jokabideak, ama eta alaba moduan, heziketaren eragina, gizarteko rolak… dagoz gertakizunen azpian.