Badatoz Aratusteak, eta ohitura dan moduan, aurreko domekan Basaratoste, Txitxiburduntzi edo Kanporamartxo izenagaz ezagutzen dan jaia egingo da herri askotan.
Lehen auzoko eta inguruetako ume edo neska-mutikoak alkarregaz joaten ziran basora edo zelairen batera baso-otordutxu bat egiten. Horretarako, bakotxak etxean hartutako jakiak: txorizoa, urdaia, ogia, taloa… eroaten ebezan.
Gaur egun herriko alkarteek edo udalak berak eratuta batzen dira taldeak, ume eta helduak batera, hamaiketakoa egiteko.