LiteraturaZahar-barriak

Azpillaga bertsolaria hil da (1935-2016)

Posted on

Jon Azpillaga bertsolari moduan ezagutu dogu. Pasai San Pedron jaio zan 1935ean, baina txikitan Berriatura etorri zan. Harrezkero Berriatuan, Ondarroan eta, ezkondu ostean, Mutrikun bizi izan da.

Etxean bertan euki eban bertsotarako giroa eta han zaletu ei zan. Euskerarako zaletasuna eta ardurea eukan. Bizkaia-Gipuzkoako mugan bizi izanda, ganera, bietara moldatzen zan.

Gazterik hasi zan bertsoak egiten, eta plazan agertzen be bai. Santa Agedako eske-errondetan koplan kantetan batetik, plazan bertsoan egiten Lehenengo saioa Mugartegigaz egin eban 1950ean. Handik gora ibilbide luzea egin izan dau, hainbeste plazatan eta hainbeste bertso-lagunegaz.

lde baten, dana dala, Lopategigaz batera saio asko eta asko egindakoa da.

Txapelketetan be parte hartu izan dau. 1961ean, Bizkaiko txapeldun izan zen, eta txapelketa nagusietan lau bider parte hartu eban finalean: 1960an, 1962an, 1980an eta 1982an.

Argazkiaren iturria: www.bertsolari.eus