EtnografiaZahar-barriak

‘Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak (II)’ liburu barria

Posted on

Juan Manuel Etxebarriak ‘Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II’ izeneko liburua aurkeztu barri dau. Aspaldian ateratako lehenengo partea ezagutzen genduan, eta handik dakigu Gorbeiaren magalean eta inguruetan dagozan hainbat herritan ibili dala herritar euskaldunei etnografia eta ipuinak batzen.

Liburu potoloa dakar oraingoan, Euskaltzaindiak eta Deustuko Unibersidadeak alkar hartuta dotore argitaratuta.

Edukiari erreparauta, ipuinak, siniskerak, pasadizuak, bizimodu tradizionalari jagokozan pasarteak aurkituko ditu irakurleak.

Hizkuntza aldetik ahozko erregistroaren ugaritasuna azpimarratu behar da, badago zer ikasi liburuan. Idatzizko eredura ekartea izango da hurrengo pausua, baina corpusak aukera handia emoten dau.

Juan Manuel Etxebarriak, Zeberioko semeak, hango euskera aztertu eban tesi-lanerako, eta ondo be ondo ezagutzen dau inguruetako berbetea. Irakasle, idazle eta ikertzaileentzat ekarri handiko iturria da liburua.