HizkuntzaZahar-barriak

Begoñazpi Ikastolaren «Gazte Role Model Sariak» Ander Manterola eta Eduardo Junquerari

Posted on

Aurtengo ‘Gazte Role Model Sariak’ Ander Manterolari eta Eduardo Junquerari emotea erabagi dau Begoñazpi Ikastolak eratutako epaimahaiak.

Sariokaz lan- eta alkartasun-baloreak nabarmendu eta goratu nahi ditu Begoazpi Ikastolak, ikasle gazteentzat eredu diralakoan.

Ander Manterolak alkartasunari jagokon saria hartuko dau. Ander Labayru Fundazioaren sortzaileetarikoa da, zuzendari izan da urte askoan, euskeraren alde behar asko egindakoa, eta etnografiako ikertzaile handia, Atlas Etnogrfico de Vasconia egitasmoaren zuzendaritzan erakutsi dauen moduan.

Eduardo Junquerak lan arloari jagokon saria hartuko dau. Eduardo injinerua da, Egile Corporation XXI enpresa korporazinoko presidentea. Epaimahaiak industria arloan egin dauen ibilbidea saritu dau, barrikuntzaren aldetik egindako ekarpenak kontuan hartuta.

Sari-banaketa zemendiaren 14an izango da, arrastiko 6:30etan, Begoñazpi ikastolan.

Argazkiaren iturria: www.begonazpi.org