LiteraturaZahar-barriak

Idatz & Mintz literatur-aldizkariaren zenbaki barria

Posted on

Idatz & Mintz Literatur Atalen Sorta izeneko aldizkariaren 60. zenbakia argitaratu barri dogu. Udan eta neguan, urtean birritankaleratzen da joan daneko urteotan, era guztietako literatur testuakaz osotuta.

Sorkuntzan, Lourdes Unzuetak Hara, han lurra datzan izeneko narrazioa egin dau; Iratxe Ormatzak Mendira izenekoa, eta Garazi Mugarzak Ispilu bat bakeak egiteko izenburua daukana.

Amaia Iturbidek oraingoan poesiara jo dau, Antonio Guezalari keinu eginez olerki-sortagaz.

Literatura unibertsala gure artean ezagutzera emoteko ahaleginean, Xabier Bovedak oraingoan T.S. Eliot idazlearen barri eta testuak dakarskuz.

Ahozko literaturan, Jabier Kalzakortak 1783 urteko Donostiako Gabon-kanta artikuluan testu ezezagun bat errekuperau dau. Ostera, Yolanda Arrietak teoriaren ikuspegitik oratu deutso gaiari 2016ko udaberria. Ahozko herri literaturaz Bilbon artikuluan.

Amaitzeko, Sebastian Gartzia Trujillok Gandiagaren testu bat Euskal lehen pastoral modernoa (eta bakarra?) ete dan erabiliko dau artikuluaren gaitzat.

Azaleko irudia Luis Manuel Pea Cerrorena da, eta barruko batzuk Joana Elorriagarenak.