Bizkaiko Foru Aldundiak, HABEgaz batera, ‘Euskera Eskura Txartela’ izeneko programea ipini dau indarrean, euskera ikasten hasten direnak animatzeko jarraitzera, hasierako mailetan batez be.
A1, A2 eta B1 mailak ikasten dabezan ikasleei zuzenduta dago. Laguntza lortzeko, ikasleek Txartela eskatu behar dabe, eta maila bat gainditu orduan hurrengoaren matrikularako diru-laguntza lortuko dabe.
Bizkaian erroldatuta egon behar da eskaria egin ahal izateko.
Aldundiaren esanetan, euskalduntzea dobakoa izatea helburutzat hartuta, honen bitartez helmuga horretara heltzeko pausu bat egiten da.
Ekimena ona da, ia erantzuna be halangoxea dan!