Bagileagaz batera Liburu Azoka etorri da Bilboko Areatzara. Liburuak ikusgai eta erosgai egoteaz ganera, hainbat ekitaldi dago literaturagaz lotuta. Programa zabala dakar aurten be Azokeak: hitzaldiak, errezitaldiak, sariak, mahai-inguruak, aurkezpenak.
Aurten Blas de Oterori buruzko erakusketa dago Azokak irauten dauen egunetan ikusteko, eta idazle horri buruzko saioak bat baino gehiago.
Zilarrezko Luma Blas de Otero eta Peridisentzat izan da aurten. Urrezko Luma, ostera, Andres Urrutiari emongo deutsie bagilaren 7an.