-N, -L amaieradunek -GO atzizkia hartuko dabe, gainontzekoek, ostera, -KO. Hil aditzaren kasuan hilgo hobetsiko da, eta erabilten dan lekuetarako hilko ontzat emon. Halan:
esan > esango, igon > igongo, urten > urtengo…
ibili > ibiliko, jazo > jazoko…
hil > hilgo (/ hilko).
-AU amaieradunetan, berbaz pageko, atrapeko, ezkuteko… moduko erak be zabal dabilzan arren, ez dira aintzat hartuko eredu jasoan. Horrek bazterturik, besteok idatziko dira: pagauko, atrapauko, ezkutauko…
Ez dira paseko hemendik. … pasauko…
*Ez gara kantseko esaten . …kantsauko…
Aditz lokuzino batzuk
bildur izan ezagun izan lotsa izan zor izan ahal izan behar izan gura izan bizi izan falta izan balio izan agiri izan ardura izan gomuta izan | bildur izaten ezagun izaten lotsa izaten zor izaten ahal izaten behar izaten gura izaten bizi izaten falta izaten balio izaten agiri izaten ardura izaten gomuta izaten | bildur izango ezagun izango lotsa izango zor izango ahal izango beharko gurako biziko faltako balioko / balio izango agiriko ardurako / ardura izango gomutako |
AREJITA, Adolfo, LEGARRA, Hiart eta OAR-ARTETA, Ana. Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak. Bilbao: Labayru Ikastegia; BBK Fundazioa, 2002, 266 or.