Gabonak datoz eta hori aurreratuteko hainbat seinale daukaguz inguruan. Horreetariko bat Marijesiak edo Abendua dogu. Ean, Gautegiz-Arteagan eta Gernikan hasita dagoz kantu-errondak egiten 24an amaitzeko. Bederatzi egunez urteten dabe herrian zehar abesten, egun bakotxean jagokon kantua eginez. Bederatziurrena Gabon egunean amaituko da, eske-errondeaga
Horren harikoa da beste herri batzutan 23an egingo dabena, kantu- eta eske-erronda Marijesietako edo Abenduko koplak abestuz. Halangoak egingo dabez Muxikan, Gorozikan, Ibarrurin, Mendatan, Lekeition eta Abadioko Mendiola auzoan.