Dakienak dakiHizkuntza

Aditz partizipioa (II) – Burutubakoa

Posted on

Burutubako ohiturazko aspektua marketako mendebaldeko euskeran -tzen, -ten, -tuten, -etan, -ketan markak zabal dabilz, baina euretatik hiru aintzat hartuko ditugu batez be idatzirako: -ten, -tzen eta -etan.
-TEN, -TZEN edo -ETAN erabili behar dogun jakiteko aditz partizipioaren amaiereari begiratu behar deutsagu. Hona hemen bizkaieraz erabilteko proposatzen ditugunak:

Aditz partizipioak honeetariko amaiera bat izan ezkero: -TEN

-A, -E (1) , -I, -O -L

-N

-SI, -ZI

-STU, -ZTU (1)

-TSI, -TXI, -TZI

-IDU (2)

ateraten, lagaten, beteten, erreten, ibilten, ipinten, erasoten, jazoten.hilten

egoten, esaten, igoten, jasaten, emoten.

hasten, ikusten, jausten, hazten, hezten, irazten.

abesten, jolasten, ahazten, bilozten, errazten, orrazten, zorrozten.

goresten, onesten, jasten, erexten, ixten, janzten, igurzten.

horniduten, eskribiduten, leiduten, koiuten…

(1) Amaiera honetako aditzakaz onargarria da -TUTEN atzizkia be, batzuetan zentzuaren argigarri izan daitekelako: egosi > egosten / egostu > egostuten.

(2) Erromantzetiko -IDU amaierako aditzetan -IDUTEN eredua da zabalena bizkai euskeran eta berau hartuko da aintzat eredu idatzirako: abrozidu > abroziduten, sufridu > sufriduten Sentitten, sentidetan, sentitan… erakoak be entzun leitekez leku batzuetan.

Aditz partizipioak amaiera honeek euki ezkero: -TZEN [/ -tuten]

-TU / -DU
silaba bikoak
-TU / -DU
enparaduak

-TSITU, -TZITU

batzen, hartzen, sartzen, galtzen, heltzen, kentzen, saltzen…apurtzen, parkatzen, ezkontzen, zapaltzen…

hutsitzen, baltzitzen, hotzitzen, satsitzen, altsitzen.

Aditz partizipioak amaiera hau euki ezkero: -ETAN

-AU (1)nahastetan, izentetan, pasetan, miazketan…

(1) Erromantzetiko -ADU > -AU erako aditzakaz, idaztorduan -AU hobetsiko dogu, -TU amaierak be erabili leitekezan arren: errezau / errezatu, kantau / kantatu, kobrau / kobratu .
. Amaieran -AU erabilten bada, horrek -ETAN eskatuko dau aditzizenean 4 . pagau > pagetan, kantau > kantetan.
. Amaieran -TU egin ezkero, horrek -TZEN eskatuko dau. pagatu > pagatzen, kantatu > kantatzen.

AREJITA, Adolfo, LEGARRA, Hiart eta OAR-ARTETA, Ana. Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak. Bilbao: Labayru Ikastegia; BBK Fundazioa, 2002, 264-265 or.