Josune Muozek gidatuta, ‘Emakumeak eta literaturea: komikiak eta generoa’ jardunaldiak egingo dira Bilboko Foru Liburutegian irailaren 15etik aurrera. Tailer honetan komikiak generoaren ikuspegitik aztertuko dabez. Bertan komikien estilo eta azpigeneroak bereizten ikaiko dabe, alde batetik; baina komikietan irakurketa kritikoa egiteko bidera be eragin gura dabe. Horrezaz ganera, komikien lehenagoko eta oraingo joerak hurreratzeko saioa egingo dabe.
Jardunaldiak irailaren 15etik abenduaren 29ra arte, martitzenetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuko Tailerren Gelan eta Hitzaldi Aretoan.
Tailerra dobakoa da, baina izena emon behar da, bai liburutegian bertan bai telefonoz edo posta elektronikoz.