HizkuntzaZahar-barriak

Hiztegi fraseologiko barria sarean Labayru Fundazioak

Posted on

hiztegia.labayru.eus

Hiztegi fraseologikoa esaldi eginak jasotzen dituena da. Labayru Fundazioak sarean ipini dau, gaztelania-euskera norabidean oraingoz, baina berandu barik kontrako norabidean be egongo da.

Esamoduen bitartez hizkuntzak askoz be espresibidade handiagoa hartzen dau, eta hizkuntza hori besteetatik bereiztu be egiten da. Irudi munduagaz dago lotuta, eta hizkuntza bakotxak iruditeria bere-berea dauka.

Zelan esaten da euskeraz estar como un camin edo estar como una regadera? Holakoak dira hizkuntzari berezkotasuna eta adierazkortasuna emoten deutsenak.

Corpusa agirian dago baina hazi eta hazi doa apurka-apurka.