LiteraturaZahar-barriak

Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak aurtengo Klasikoen irakurketa jarraituan

Posted on

Zortzigarren urtea da honezkeo Bilbozaharra Euskaltegiak Arriagan Klasikoen irakurketa jarraitua egiten dauena. Aurten Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak irakurriko dabez bertara hurreratuko diran persona guztien artean. Izan be, gizarteko arlo guztietako jenteak parte hartzen dau testua leiduten: euskerako ikasle-irakasleak; agintari politikoak; kultura, kirola eta gizarteko edozein arlotan jarduten daben profesionalak, zaleak eta abar.

Irakurketa ekainaren 5ean izango da, egun osoan zehar. Baina aurretik hitzaldiak egingo dira Euskaltzaindiaren egoitzan, Plaza Barrian. Ekainaren 2an Bernardo Atxagak Deserri eta kartzela poemak gaiaz jardungo dau; 3an Juan Jose Ibarretxe eta Karmelo Landaren txandea izango da; eta 4an Aiora Jakak Itzulpena eta sorkuntza: txanpon beraren bi aldeak eta Jose Enrike Urrutia Capeauk Sarrionandiaren narrazioen giltzarriak gaiaz berba egingo dabe.