Bereiz idatziko da hurrengo kasuetan izan ezean:
- Erakusle eta galdetzaileakaz: horretagino, hatagino, no(ra)gino, zerta(ra)gino…
- Adlatiboaz (nora kasua) darabilgunean be, -raino atzizkiaren aldaera modura, loturik idaztea komenidu da: honagino, etxeragino.
- Aditzondoakaz be loturik: orduragino, etzigino, atzogino, oraingino.
Erabilerak:
Izen edo izen-moltsoari -(r)en edutezkoaz alkarturik: Mutil haren ginoan egiten dogu geuk be.
Adlatiboaz (nora kasua): Etxebizitzak noragino igon behar dabe, bada!
Izen gutsa nor kasuan doala: Beharlekukoak, lagunak, etxekoak eta txikitako irakasleak ginoko guztiak batu ziran haren liburuaren aurkezpenean.
Aditz jokatu erlatiboaz erabilten da gehienbat: Lurrikarea izan dan herrialdeetarako laguntza eskatzen da, bakotxak ahal dauen ginoan.
Aditzizenaz, -t(z)eko atzizkiari darraiola: Eskolea badaukagu, inoren aurrean berba egiteko ginokoa.
Zentzun bereziak:
- ginoko adnominala, batez be erakusleai dautsela, goren graduko konparazinoa adierazoteko erabilten da: Hataginoko itxikeriarik, ez dot sekula ikusi!
- Bardintasunezko konparazinoa: Jausitakoa handiagoa dan ginoan, durundia handiagoa.
- Dan ginoan esapideak esangura egina dauka; ahal dan bestean, ahalean: Ate eta leiho guztiak diran ginoan zabalik itxita alde egin dau.
Arejita, A; Oar-Arteta, A; Legarra, H.. Bizkai euskeraren jarraibide liburua, Bilbao:
Labayru Ikastegia-BBK, 2002, 221-222 or.