Et, et, et! Euskereak baditu hainbat eta hainbat berba zein esakune adierazkor, bai ugaritasuna-askotasuna erakusteko, baita handitasuna be. Hoba ez!
Gaur eurotariko batzuk, ekarriko doguz berbalditxu honetara, gazteriari hizkuntza baliabide artezak emon guraz (eta erderakerioi aurre eginaz, jakina!).
- Hasi gaitezan, asko berbea daroen esamoduak esaten: asko eta asko, asko be asko, asko eta lar…
Asko eta asko eskuko telefonoari begira dagoala ikusiko dozu kalean. - Beste batzuk, ostera, zenbaki esanguratsu eta jakin batzuen inguruan eratu dira, kantidadeari berenberegi eusten deutsie: hamaika edo hamaikatxu, makina bat edo makinatxu bat, hainbat, bost, zenbat-gura…
Hamaikatxutan joanda gagoz Urkiolara.
Hainbat umek eskolako irakasleak daukiez eredutzat, gurasoak barik.
Bost bider esan deutsut, baina alperrik!
Makina bat guzur esan dau horrek. - Erderazko un montn de esakunearen parekoak be badaukaguz bizkaieraz: piloa, moltsoa eta mordoa.
Hondino egun piloa falta dogu bakazinoetarako.
Ume moltsoa batu da plazan. - Handitasuna-ren arlora joanda, gure eretxia da baze, erderazko una pasada eta super lakoak albo batera itxita, euskerazko kristorena be lartxu ibilten dala Itzela, galanta, upealakoa, sekulakoa, egundokoa berben modukoak ondo politak dira.
Jausi eta eperdiko galanta hartu dot.
Bero dago gaur, itzel.
Upealako morroskonea egin jatzue alabea. - Eta gaurko gogoetatxu honi amaierea emoteko, herrietako euskaldun jatorrei entzuniko eskandalua, negargarria, partidea edo bazterrak bete lakoak aitatu gura doguz. Aparteko indarra daukie horreek, bai horixe!
Negargarri batu dogu aurten patatea.
Bat eskatu eta eskandalua emon deust.
Kanpotar partidea etorriko ei da Euskal Herrira uda bueltan.
Txarrikeriarik gurean? Bazterrak bete!
Ba, hurrengoan be bazterrak bete entzule bizkaitar batu daitela hona!